
Munduan zehar sortutako istorio zuri-gorriak
Munduan zehar sortutako istorio zuri-gorriak
Dirk Segbers kazetari alemaniarrak Athletic Cluben historiako nazioarteko pasarte ugari bildu ditu
Borussia Mönchengladbach taldeko zaletu gisa, 1992ko udaberrian, Jupp Heynckes handia Athletic Clubera etorri izan zen lehen hazia eta, Dirk Segbers izeneko gazte alemaniar bat talde zuri-gorriari urrutitik jarraitzen hasi zen. Ondorioz, klubaren filosofiari eta kirol-politikari buruzko lehen irizpideak jaso zituen. Urte batzuk beranduago, Euskal Herrira etorri zen, Gasteizera hain zuzen ere, eta bertan bi zale zuri-gorriekin pisua partekatzearekin batera Heynckesen bigarren aroak (2001-2003) bere pasio zuri-gorria guztiz loratu zuen.
Geroago, Athleticen historiari buruzko alemanezko liburu bat idatzi zuen, Klubaren inguruko elementu azpimarragarrienak germaniarrei azalduz. Horren ondorioz, bertako argitaletxe batek beste lan bat gaztelaniaz egiteko enkargua egin zion. bertan, hain ezagunak ez ziren istorioak aurkitu behar zituela erabaki zuen, Athletic Clubek munduko hainbat pertsona, erakunde edo klubarekin dituen esperientziei lotutakoak. Hemeroteketan makina bat ordu eman zuen egunkari zaharrak arakatzen eta, horrekin batera, ehunka dei eta mezu elektroniko bidali zituen protagonisten edo euren senideen testigantzak jasotzeko.
Liburuan aurkitu daitezkeen istorioen artean, besteak beste, honakoak daude: Lippo Hertzka prestatzaile eta kronikari hungariarrarena, Otto Tarnowk Heynckesen itzultzaile gisa egindako lana, 1994an Newcastleren aurka jokatutako partidaren argazki argitaragabeak, Helmut Senekowitsch entrenatzaile austriarraren alargunarekin izandako elkarrizketa edo Alemaniako Errepublika Demokratikoko 1FC Magdeburg taldearen aurka Europan lehiatutako kanporaketaren oroitzapenak zein Dirk Heyne atezainaren hitzak.