
Bertaratze errekorra San Mamesen 2024/25 denboraldian
Bertaratze errekorra San Mamesen 2024/25 denboraldian
48.459 ikuslerekin partidako batez beste, aurrekoan baino hiru puntu eta erdi gehiago, Katedralak % 91ko okupazioa gertu izan du, 27 partida jokatu ondoren
Athletic Clubek beti izan du bere arrakastaren zati handi bat bere jarraitzaile fidelen aldetik jasotako laguntzan. Partidaz betetako denboraldi batean, 27 izan dira LaLiga, UEFA Europa League eta Koparen artean San Mamesen jokatu direnak, 17 garaipen, sei berdinketa eta lau porrotekin.
27 neurketa horietan, Katedralak 1.308.402 ikusle bildu ditu guztira. Estadioan 53.331 lagunentzako tokia dago, eta bakoitzean batez beste 48.459 bertaratu dira, hau da, estadioaren okupazioa % 90,86koa izan da.
Aurreko denboraldian 1.024.378 pertsona joan ziren estadiora etxeko gisa jokatutako 22 norgehiagoketan. Batez bestekoa 46.563 lagunekoa izan zen (% 87,31). Beraz, azken urte honetan % 3,55eko hazkundea izan da. Atzera begiratuz, zehazki 2018/19 denboraldiari, COVIDaren aurreko eraginik gabeko azkena, San Mameseko batez besteko asistentzia 39.784 ikuslekoa zen. Beraz, azken hiru denboraldi hauetan nabarmen handitu da:
- 2024/25 denboraldian San Mamesera bertaratutakoen batez besteko kopurua: 48.459 (+ 3,55%)
- 2023/24 denboraldian San Mamesera bertaratutakoen batez besteko kopurua: 46.563
- 2022/23 denboraldian San Mamesera bertaratutakoen batez besteko kopurua: 43.703
- 2018/19 denboraldian San Mamesera bertaratutakoen batez besteko kopurua (COVID-a baino lehen): 39.784
Zentzu honetan, Athletic Clubek, joan den apirilaren 17an, Rangers FC taldearen aurkako Europa Leagueko final-laurdenetako partidan, inoizko sarrerarik onena erregistratu zuen San Mamesen futbol partida batean: 52.114 ikusle. Aurreko marka Atletico de Madriden aurkakoa zen, 2023/24ko Kopako fianalerdian lortutakoa, 52.061 pertsonarekin.
Halaber, Klubaren historiako bost asistentzia onenak azken bi denboraldi honetakoak dira:
- 2025ko apirilak 17. Europa Leagueko final-laurdenak Rangers FC taldearen kontra: 52.114
- 2024ko otsailak 24. Kopako finalerdia Atletico de Madrid taldearen aurka: 52.061
- 2025ko maiatzak 1. Europa League finalerdia Manchester United taldearen kontra: 51.890
- 2023ko apirilak 4. Kopako finalerdia CA Osasunaren aurka: 51.544
- 2024ko urtarrilak 14. LaLigako 20. jardunaldia Realaren kontra: 51.475
Igoera hau, neurri handi batean, azken denboraldietan bazkideek egindako txartelen lagapenen gorakadak eragin du.
- 2024/25 denboraldian bazkideek egindako karneten lagapenak: 124.713 (4.619 / partidako)
- 2023/24 denboraldian bazkideek egindako karneten lagapenak: 72.710 (3.305 / partidako)
- 2022/23 denboraldian bazkideek egindako karneten lagapenak: : 49.128 (2.339 / partidako)