
Gazte Abonoa 2025/26: izen-emateak
Gazte Abonoa 2025/26: izen-emateak
2.037 plaza dira 14 eta 28 urte bitarteko gazteek Animazioko Herri Harmailan LaLigako partidetara prezio merkean joateko. Gainera, beste 225 plaza bideratuko dira Gazte Abonoa denboraldi baterako izan nahi duten adin tarte bereko bazkideentzat
Athletic Clubek 2025/26 Gazte Abonoa aurkeztuko du, aurreko denboraldiarekin alderatuta berrikuntza batekin. 14 eta 26 urte bitarteko gazteentzako 2.037 plazez gain, Klubak beste 225 plaza gorde ditu adin tarte bereko gazte bazkideek, bazkide estatusa mantenduz, denboraldi batez Gazte Abonoa bihurtzeko esperientziaz gozatzeko aukera izan dezaten.
INFORMAZIO OROKORRA
14 eta 26 urte bitartean badituzu (1999ko maiatzaren 25etik 2011ko abuztuaren 16ra bitartean jaiotakoak, biak barne) eta 2025/26 denboraldian Gazte Abonoa izan nahi baduzu, San Mameseko Animazioko Herri Harmailan dauden 2.037 plazetako bat nola eskuratu azalduko dizugu.
- Izena emateko epea: Athletic Cluben webgune ofizialean bitartez ekainaren 10eko 10:00etatik 2025eko ekainaren 17ko 14:00etara.
- Izena emateko arauak: banaka edo taldean, gehienez ere lau pertsona.
- Zozketa (izena eman dutenak 2.037 plaza baino gehiago badira – edo 225 baino gehiago bazkide gazteen kasuan –): 2025eko ekainaren 18an, asteazkena, 12:00etan.
- Ordainketa: ekainaren 19ko, osteguneko, 12:00etatik ekainaren 26ko, osteguneko, 10:00ak arte.
- 2025/26 Gazte Abonoa erosteko oinarri orokorrak.
Zer hartzen du barne 2025/26 Gazte Abonoak?
- Gizonezkoen lehen taldea: 2025-2026 LaLiga EA Sportseko etxeko partida guztiak.
- Emakumezkoen lehen taldea: Lezaman zein San Mamesen etxeko Liga F eta Kopako partida guztiak*.
- Bilbao Athletic: Bilbao Athleticek Lezaman jokatzen dituen ligako partida guztiak (Lehen Federazioa).
* Erabilgarritasuna agortu arte eta aldez aurretik doako online sarrera erosi arte.
Gainerako partidak San Mamesen
Gizonezkoen lehen taldeak San Mamesen jokatuko dituen gainerako lehiaketetarako (Txapeldunen Liga eta Kopa), Klubak salgai jarriko ditu Gazte Abonoaren 2.037 + 225 plazak.
Sarrera horiek erosteko aukera izango dute, lehentasunez, 25/26 Gazte Abonoa diren gazte guztiek, faseka, eskuragarritasunaren arabera eta lehentasun-ordena honi jarraituz:
- Bazkide gazteak diren Gazte Abonoa (dagozkien 225 plaza)
- Club Athleticeko kide diren Gazte Abonoa
- Club Athleticeko kide ez diren Gazte Abonoa
Zer prezio du Gazte Abonoak?
402,19 euroko prezio bakarra.Gazte Abonoaren prezioa Klubaren Estatutuetan bazkide-kuotak berrikusteko aplikatzen den irizpide berari jarraituz eguneratu da: Euskadiko azken bost urteetako batez besteko KPIaren %50. 2024ko datua gehituta, eguneratze-ehunekoa %1,82koa da.
Zozketaren kasuan bete beharreko baldintzak eta lehentasunak (bazkideak ez direnak)
Nahitaezkoa da 1999ko maiatzaren 25etik 2011ko abuztuaren 16ra bitartean jaioa izatea, biak barne.
Club Athleticeko kide izateagatik lehentasuna zozketaren kasuan, kontratatu beharreko Gazte Abonoa indarrean dagoen bitartean Club Athleticen kide izaten jarraitu beharko duelarik. Talde batean lehentasuna izateko denek Club Athleticeko kide izan behar dute.
Club Athleticeko kide izateari uzten badio, automatikoki galduko du Gazte Abonoa izaera.
BATU ZAITEZ CLUB ATHLETICERA
Kontuan hartu beharreko beste datu batzuk
- Gazte Abonoa eskuratzen dutenek txartel digital pertsonala eta besterenezina izango dute Athletic Cluben app ofizialaren bidez (abonu horiek Klubari bakarrik laga ahal zaizkio).
- Gazte Abonoarentzako eserlekuak Iparreko Behe Harmailan daude (Animazio Herri Harmaila).
- Gazte Abonoak hurrengo denboraldirako (2026/27) izena emateko eskubidea galduko du, LaLigako gizonezkoen lehen taldeak San Mamesen jokatuko dituen partidetara joateko (edo Klubari lagatzeko) duen eskubidea %80tik beherakoa bada. Era berean, ezin izango dute Gazte Abonoa kontratatu 24/25 denboraldian Gazte Abonoa izan eta LaLigako partiden %80ra baino gutxiagora joan diren pertsonek, ez eta betetzeko aldian zehapen-espedienterik dutenek, ez eta bazkide edo abonatu gisa kanporatuak izan direnek ere.
BAZKIDE GAZTEENTZAKO (14-26 urte) INFORMAZIO OROKORRA
Athletic Clubeko bazkide bazara eta 14 eta 26 urte bitartean badituzu (1999ko maiatzaren 25etik 2011ko abuztuaren 16ra bitartean jaiotako pertsonak, biak barne), zure eserlekua denboraldi batez Klubari lagatzeko aukera ematen dizugu, ondorio guztietarako Gazte Abonoa izan zaitezen, bazkide estatusa galdu gabe. Beraz, Klubak zure eserlekuko prezioaren – Klubaren esku geratuko litzatekeena – eta Gazte Abonoaren prezioaren arteko aldea itzuliko dizu (402,19 €).
Bazkide gazteentzako 225 plaza daude. Eskaria eskaintza baino handiagoa bada, zozketa 2025eko ekainaren 18an (asteazkena) egingo da. Txikiagoa balitz, soberako plazak bazkide ez diren Gazte Abonoarentzat izango lirateke.
Gainerakoan, bazkide gazteentzako (14 eta 26 urte bitartekoak) izen-emate epeak (Bazkideen Txokoaren bitartez) eta oinarri orokorrak 2025/26 Gazte Abonoaren gainerako hautagaien berberak dira.