Lehoiek uztailaren 9an hasiko dute denboraldiaurrea

Lehoiek uztailaren 9an hasiko dute denboraldiaurrea

Lezaman ekingo diote lanari taldeka, proba medikoekin eta entrenamenduekin

Gizonezkoen lehen taldeak badu Lezaman egingo duen denboraldiaurrea hasteko data. Lehoiek uztailaren 9an, asteazkena, ekingo diote lanari, taldeka banatuta. Batzuek proba medikoak egingo dituzte eta beste batzuek entrenamenduak zelaian.

Gainera, egun berean, Bilbao Athletic martxan jarriko da, eta, beraz, Ernesto Valverdek bigarren taldeko jokalariak ere erabili ahal izango ditu.