Ander Ojangurenek emakumezkoen harrobiko taldea zuzenduko du

Ander Ojangurenek emakumezkoen harrobiko taldea zuzenduko du

Mungiako entrenatzaileak klub zuri-gorriaren bigarren taldearen agintea hartuko du, futbolariak hezten jarraitzeko helburuarekin

Ander Ojangurenek akordioa erdietsi du Athletic Clubekin 2025-2026 denboraldian emakumezkoen bigarren taldeko entrenatzailea izateko. Mungiako teknikariak (30 urte) eskarmentua du emakumezkoen futbolean, eta SD Eibar taldetik iritsiko da Lezamara. Bertan azken bi denboraldietan armaginen bigarren taldea entrenatu du, eta lehen urtean mailaz igotzea lortu zuelarik.

Hain zuzen ere, 2022-2023 denboraldian, 3ª Federacion mailatik 2ª Federacion mailara SD Eibar B igotzea lortu zuen, eta amaitu berri den sasoi honetan, Iparraldeko Multzoan eibartarrek zazpigarren postuan amaitu dute denboraldia, uda honetatik aurrera zuzenduko duen taldearen aurka lehiatu zen liga berean.

Aurretik, CD Mungian egin zuen bere ibilbidea entrenatzaile gisa, eta klub horrekin ere igoera lortu zuen, kasu honetan Lurraldeko 1. mailara 2021-2022 denboraldian.