
Paula Aranak bere etapa zuri-gorria amaitu du
Paula Aranak bere etapa zuri-gorria amaitu du
Arabako aurrelariak, azken denboraldian Granada CF taldean utzita egondakoa, Athleticekin izandako lau denboraldiko lotura bukatu du
Paula Aranak ez du Athletic Cluben jarraituko hilaren 30ean kontratua amaitu ostean. Aurrelaria 2018-2019 denboraldian heldu zen Lezamara, Aurrera Vitoriatik, eta, bigarren taldetik igaro ondoren, 83 neurketa jokatu zituen lehen taldearekin lau denboralditan, eta bost gol sartu zituen. Gasteiztarra Granada CF taldean aritu da utzita denboraldi honetan.
Harrobi zuri-gorrian egindako lehen denboraldian, Aranak 16 gol sartu zituen, eta bigarren taldean protagonismo handia izan ondoren, 2020ko urrian egin zuen debuta lehen taldearekin, Iraia Iturregiren aginduetara, bi taldeen parte-hartzea txandakatu zuen denboraldiko lehen jardunaldian.
2021-2022an Liga F-ko fitxa zuela, 27 partidatan parte hartu zituen (gol bat) eta 2022-2023an, 30 partida ofizial jokatu zituen, lau gol eginez. Athleticen egin zuen azken urtean, David Aznar aulkian zela, 15 partidatan erabilia izan zen eta Granada CFra joatea erabaki zen. Andaluziako taldean, 17 partidatan hartu du parte, Kopako bitan, gol bat sartuz.
Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio Paulari bere profesionaltasunagatik, gure entitatearen alde egindako ahaleginagatik eta bere etorkizun pertsonal eta profesionalean onena opa dio.
Eskerrik asko, Paula!
Erlazionatutako jokalariak
