Topaketa enpresekin San Mamesen
Athletic Clubek denboraldia itxiera festa ospatuk du bere babesleekin, Fundazioko laguntzaileekin eta VIP areako palko eta besaulkietako abonatuekin batera San Mameseko berdegunean
Joan den ekainaren 12an, Athleticek topaketa bat egin zuen San Mamesen bere babesleekin, Fundazioaren laguntzaileekin eta palko eta VIP besaulkien abonatuekin, beste denboraldi historiko batean Klubean jarritako konfiantza eskertzeko.
400 enpresa inguruk gozatu zuten San Mameseko VIP Area taldeak prestatu zituen jarduerez, zuzeneko musikaz eta ezustekoez. Klubeko ordezkari gisa, Zuzendaritza Batzordeko eta negozio arloko zenbait kide ere bertaratu ziren.
Ekitaldiak San Mames Jatetxeak eskainitako dastatze-menua izan zuen, Fernando Canales sukaldariaren eskutik, baita musika-emanaldiak, futbol 7ko punteria txapelketa edota baloiarekin free style emanaldia ere.
Klubean jarritako konfiantzagatik enpresa handi eta txikiei eskerrak emateko ekitaldia izateaz gain, jardunaldia abonatu partikularren eta San Mames VIP Areara joan ohi diren enpresen arteko topagune ere izan zen, beren kezkak giro adeitsuan partekatzeko eta etorkizuneko harremanetarako loturak sortzeko.