Athletic Clubek bere nutrizio appa aurkeztu du Food 4 Future kongresuan

Athletic Clubek bere nutrizio appa aurkeztu du Food 4 Future kongresuan

"Nutrition by Athletic Club" app-ak erabiltzaileari lehen mailako futbolariekin erabilitako nutrizio-metodologia edio, aurrez aurreko arreta San Mamesen eta jarraipen digital pertsonalizatua konbinatuz

Athletic Clubek Food 4 Future azokan parte hartu du, “Biztanleria-talde desberdinen nutrizio-beharrak asetzeko berrikuntzak” izeneko saioan. Bertan, Santi de Juan Zorrillak, Klubeko Negozio Berrien eta Berrikuntza arduradunak, Nutrition by Athletic Club aplikazioa aurkeztu du: Athleticen lehen taldeko jokalariekin erabiltzen den lan-metodologia erabiltzaile ororen eskura jartzen duen tresna.

“Gure jokalarien errendimendua talentuaren zaintzarekin hasten da, eta horren oinarrietako bat nutrizioa da. Horregatik erabaki genuen metodologia hau publiko orokorrari eskaintzea, ikuspegi profesional hori bere egunerokora eraman dezan”, azaldu du De Juanek, Campofrío Health Care eta Lipiwell enpresetako adituekin eta AZTIren moderaziopean egindako mahai-inguruan.

Nutrition by Athletic Club ez da aplikaziosoila: San Mamesen kontsulta presentzialak eta jarraipen digitala uztartzen dituen eredu hibrido baten ardatza da. Erabiltzaileak uneoro izango ditu eskuragarri bere neurketak, elikadura- eta osagarri-plan pertsonalizatua, bere coach nutrizionalarekin harreman zuzena, eta hitzorduak kudeatzeko aukera. Horrez gain, errezeta pertsonalizatuak, oroigarri adimentsuak eta wearable gailuekin lotura eskaintzen ditu.

Tresna honek Athletic Clubek ongizatea eta errendimendua hobetzeko bidean berrikuntzaren aldeko etengabeko apustua erakusten du. 

NUTRITION BY ATHLETIC CLUBEN INGURUKO INFORMAZIO GEHIAGO