Gazte Abonoa 2025/26rako plaza duten gazte bazkideak

Gazte Abonoa 2025/26rako plaza duten gazte bazkideak

Izen-ematea osatu zuten 14 eta 26 urte bitarteko 66 bazkideek Gazte Abonoa izango dute datorren denboraldian, eta bazkide-txartela Klubari utziko diote epe horretan

Ezarritako epean Gazte Abonoa 2025/26 izatea eskatu duten 14 eta 26 urte bitarteko 68 bazkideek, denboraldian zehar bazkide-txartela klubari utziz, plaza bat izango dute Animazio Herri Harmailan hurrengo kanpainan, ez baita bete horretarako gordetako plazen kupoa (225). 

Gainontzeko plazak (157) bazkide ez diren Gazte Abonoentzat izango dira, izen-emate albistean zehaztu bezala. 

Gazte Abonoa 2025/26 lortu duten 68 bazkideek beren eserlekua aukeratu ahal izango dute, eta nortasuna online egiaztatzeko prozesua Gazte Abonoaren gainerakoen epe berberetan egin ahal izango dute, ekainaren 19ko 12:00etatik aurrera, posta elektronikoz bidaliko zaien eta Bazkideen Txokoan eskura izango duten estekan (Izena-emateko prozesua/Gazte Abonoa atala)* 

* 68 bazkide horien bazkide-txartela Klubari utziko zaio hurrengo denboraldian. Datorren urtarrilean, Gazte Abonoaren prezioa (402,19 euro) baino ez dute ordaindu beharko, bere ohiko bazkide kuotaren KPIaren urteko igoeraren %50a gehituta (Estatutuek jasotzen duten bezala).