
Bilbao Athleticen eta Basconiaren bajak
Bilbao Athleticen eta Basconiaren bajak
Eneko Aguilarrek, Unai Santamariak eta Lander Gomezek ez dute Klubean jarraituko
Eneko Aguilar Bilbao Athleticeko jokalariak ez du talde zuri-gorrian jarraituko, filialean 30 partida jokatu eta gero, gol bat sartuz. Gainera, Unai Santamaria Basconiako atzelariak (kimuetatik Lezaman) eta Lander Gomez atezainak (kadete mailatik), ez dute Lezaman jarraituko.
Bestalde, utzita egon diren jokalari hauek ere baja dira taldean: Erlantz Palacin (Real Aviles), Asier Santolaya eta Ander Barck (Gernika Club), Lander Arenal eta Aimar Peñalver (CD Tudelano), Ibon Badiola (Arenas Club), Aimar Peña (CD Teruel), Urtzi Albizua eta Mikel Montero (SD Logroñes), Daniel Miracle (CD Derio), Ugaitz Quevedo (Padura CD), Alex Alba (Club Portugalete), Ieltxu Garcia eta Asier Santamaria (SD Leioa).
Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkie guztiei erakutsitako konpromisoagatik eta dedikazioagatik, eta bere etorkizun pertsonal eta kirolean onena opa die.
Erlazionatutako jokalariak















