Gazte Abonoa: zozketaren emaitza
Club Athletici lotutako 2.194 lehentasunezko plazen zozketarako zenbaki saritua 1.567
Klubak Gazte Abonoaren 2.194 plazak zozketatu ditu Club Athletici lotutako eta lehentasuna zuten izen-emateen artean. Azken egiaztapenen ondoren, 4.368 izan ziren izen emate hauek.
Inskripzio horietako bakoitzari 1 eta 4.368 arteko zenbaki bat esleitu zaio, izena emandako hurrenkeraren arabera, eta zozketan 1.567 zenbakia saritu da. Beraz, zenbaki hori duen pertsonak eta hurrengo 2.193 zenbakiek (1.567ik 3.760ra, biak barne) Gazte Abonoa erosteko eskubidea izango dute 2025/26 denboraldiko LaLigako partidetarako. Zozketan saritutako pertsona guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute datozen orduetan, dagokien informazioarekin.
Eserlekuak aukeratzea eta Gazte Abonoa ordaintzea
Behin Gazte Abonoa erosteko plazak esleituta, eserleka hautatzeko prozesua, bai eta Gazte Abonoaren ordainketa, sarituek aipatutako posta elektronikoan jasoko duten estekaren bidez egingo da, eta Klubaren webgunean ere eskuragarri egongo da, ekainaren 19ko 12:00etatik aurrera. Taldeen kasuan, taldeko buruak eragiketa bakar batean eman beharko du taldekide guztien izena, bai eta euren abonuak ordaindu ere. Ordainketa egin eta hurrengo egunean, Gazte Abonoak posta elektroniko bat jasoko du bere nortasuna online egiaztatzeko, prozesuarekin bukatzeko nahitaezkoa den urratsa.
Ekainaren 26ko 10:00ak baino lehen aukeratzen eta ordaintzen ez diren plazak, hurrenkera korrelatiboan, zozketan saridunen hurrengo zenbakietara pasako dira (posta elektronikoz jakinaraziko da hori).