Iraia Iturregik ez du Athletic Cluben jarraituko

Iraia Iturregik ez du Athletic Cluben jarraituko

Entrenatzaileak, Basconiako talde teknikoko kideak, erronka profesional berri bati aurre egingo dio Lezamatik kanpo

Iraia Iturregik Athletic Clubeko bere etapa amaitzea erabaki du, Lezamatik kanpo erronka profesional berri bati aurre egiteko. CD Basconiako talde teknikoko kide izan da azken bi denboraldietan eta Bigarren Federazio mailara lortutako igoera historikoaren eta jokalarien sustapenaren arrakastarekin agurtu da.

Jokalari eta entrenatzaile gisa bi hamarkada baino gehiago eman ondoren, Iraiak hutsune handia utziko du erakundean. Aitzindaria izan da, emakumezkoen lehen taldea zuzendu duen lehen emakumea izan baita, bai eta duela bi denboraldi gizonezkoen talde tekniko batean sartu baitzen. 

Ikono zuri-gorria, 402 partida ofizialekin (historian hirugarrena), Iraiak 87 partidatan zuzendu zituen lehoiak maila gorenean. 2016an zelaietatik erretiratu aurretik, Loiukoak bere prestakuntza hasi zuen entrenatzaile gisa, emakumezkoen kimu eta haur mailan teknifikazio lanetan. Ondoren, beheragoko kategorietako entrenatzailea eta lehen taldeko prestatzaile fisikoa izan zen 2018/19 denboraldian. Eta 2021eko urtarrilean, filialean arrakasta handiko kanpaina bat zuzendu ondoren, lehen taldearen aulkira pasa zen.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio Iraiari bere profesionaltasunagatik, ahaleginagatik eta gure erakundearen alde erakutsi duen dedikazioagatik, eta onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.