AC Campus Cadizera iritsi da
Athletic Clubek lehen aldiz eskainiko die gaztetxoei bere udako campusaz gozatzeko aukera Sancti Petrin (Cadizen)
Athletic Clubek lehen aldiz antolatuko du Cadizen bere AC Campusa. Uztailaren 28tik abuztuaren 1era, udako eskola-oporretan zehar, 2010 eta 2018 artean jaiotako gazteek Athletic Cluben % 100eko esperientzia bizi ahal izango dute, Hipotels Kirol Zentroaren instalazioetan, Sancti Petrin (Cadizen). Instalazioek bi zelai dituzte, eta bertan jokalariek benetako lehoi gisa gozatu eta entrenatu ahal izango dute.
Campusa astelehenetik ostiralera egingo da, 09:00etatik 14:00etara, eta parte-hartzaile guztiek ongietorri pack bat jasoko dute, bi kamiseta berezirekin, prakak, galtzerdiak, botilatxoa, "gymshack" motako motxila eta, astea amaitzean, diploma pertsonalizatua.
Izena emateko epea zabalik dago AC Campusaren webgune ofizialean. Athleticeko bazkideek eta Club Athleticeko kideek % 10eko deskontua dute izen-ematean.