Bilbao Athleticen lagunartekoen egutegia denboraldiaurrean

Bilbao Athleticen lagunartekoen egutegia denboraldiaurrean

Bigarren taldeak Bigarren Mailako hiru talde (Cultural Leonesa, Mirandés eta Eibar), Primera Federacioneko bere multzoko hiru talde (Barakaldo, Tarazona eta Arenas) eta Tercera Federacioneko Portugalete izango ditu aurkari

Lehen taldea bezala, Bilbao Athletic uztailaren 9an hasiko da entrenatzen, aurreko egunetan analisi medikoak egin ondoren. Jokin Aranbarrik bigarren urtez jarraian zuzenduko duen taldeak lagunarteko hainbat partida ditu hitzartuta maila ezberdinetako arerioen aurka.

Orain arte, Bilbao Athleticek ondorengo neurketak itxi ditu, ordena honetan: Cultural y Deportiva Leonesa (El Soto, Villarcayo, uztailak 23) CD Mirandes (Lezama, uztailak 26), SD Eibar (Lezama, abuztuak 1), Barakaldo CF (Sarriena, Leioa, abuztuak 6), SD Tarazona (Tarazona, abuztuak 9), Arenas Club de Getxo (Basarte, Amurrio, abuztuak 13) eta Portugalete (La Florida, Portugalete, abuztuak 17).