
Emakumezkoena | Lezama |
Bajak Emakumezkoen B eta C taldeetan
Bajak Emakumezkoen B eta C taldeetan
Lehen taldeko sei jokalarik, horietako bik utzita jokatu dutenak, ez dute Lezaman jarraituko datorren denboraldian
Emakumezko B taldeko Silvia Perez, Amets Muniozguren, Oihane San Martín eta Ainhize Arana jokalariek, utzita dauden Julene Palacios (Bizkerre FT) eta Uxue Guezala (SD Eibar B) jokalariez gain, ez dute talde zuri-gorrian jarraituko.
Halaber, C taldean baja izan dira Maiane Arretxea eta Maddi Bilbao, Yaiza Alonso (CD Ugaon utzita), Ainhize Antolín (CD Arratian utzita) eta Ariane Lekerika (Bizkerre FT taldean utzita).
Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkie guztiei erakutsitako konpromisoagatik eta dedikazioagatik, eta onena opa die euren etorkizunean.