Minglanillako Gainza Peñak platinozko ezteiak ospatuko ditu

Minglanillako Gainza Peñak platinozko ezteiak ospatuko ditu

Gaztela-Mantxako herri txiki honetako peñak 75 urte daramatza lekuko zuri-gorria belaunaldiz belaunaldi pasatzen

"Ezaguna, miretsia eta txalotua". Adierazpen horiekin itzuli zen etxera Minglanillako Gainza Peña 1966an denboraldi hartako Athletic-Real Madrid partida zela-eta San Mamesera egindako lehen bisitan. Cuencako bazter urrun batetik joandako jarraitzaile zuri-gorrien talde handi baten presentziak (ia 700 kilometroko bidaia amaigabe eta deserosoa autoz) Bilbo eta bilbotarren arreta erakarri zuen. Hain zuzen ere, erakutsi zuten jarrera ikusirik, Bilbok ez zuen zalantzarik izan gonbidatuak txalotu eta goratzeko, eta zelaian bertan omenaldia jasotzeko aukera ere eman zien, Katedralaren soropilean bertan ohorezko itzulia egin zutelarik.

Bilbok eta Bizkaiak beti sentitu izan dute Athleticekiko suhartasun ezabaezina, baina taldearen inguruko elkarte-mugimendu hori berritasuna izan zen. Minglanillako lagunak San Mamesera iritsi zirenerako 16 urte zeramatzaten ofizialki. Urtero joaten ziren Mestallara, edo Altabixera (Elxera), Castaliara, La Viñara (Alacantera) edo La Condominara lehoiak ikustera. Madrilera bertaratu ziren, Atleticoren aurkako 56ko Kopako finalean, 'Once aldeanos' deritzon 58ko garaipen famatuan ere bai, baita 1966an Zaragozaren aurka jokatuko norgehiagokan ere. Tradizio hori ezabaezina mantendu da, belaunaldiz belaunaldi, urtetik urtera. Eta nola ez, La Cartujako finalean ere ez zuten huts egin, eta euren banderak soinean zutela, 25. Kopa garaikurra lortzeko laguntzeko prest agertu ziren.

Ordurako, baziren gaur egun martxan jarraitzen duten Athleticeko beste hiru peña: Ciezakoa, La Furia izenekoa, beste bat Calahorran eta beste bat Linaresen. Bizkaiko hiriburuan, 1966an bertan sortu zen lehena, zale talde bat Poza 71ko txokoan elkartu zen eta lehen taldean jokatzera deituak zeuden lehoikumeen bilakaera jarraitzeko asmoarekin Peña Juvenil elkartea jaio zen.

Minglanillan oraindik ere gogoratzen dute 30eko hamarkadan bertako herritar batzuk biltzen zirela Athleticen emaitzetatik zetozen informazioak jaso eta euren artean partekatzeko. 1945ean, Filadelfo Gandiaren eskutik, lehen elkartze zirriborro sortu zen eta 1950ean, 1974ra arte proiektuaren kide garrantzitsuenetakoa izan zen Gandia presidentearen bitartez, hasierako dokumentu hura birsortu eta ofizializatu egin zen. Sortze batzar hartan erabaki zen peñaren izena talde zuri-gorriko jokalari bati eskaintzea. Aukeraketa Zarra eta Gainzaren artean zegoen eta, oso tarte txikiarengatik, Basauritarren alde bukatu zen eztabaida. 

Ekainean ospatzen diren 75 urteek Gainza Peña futbol taldeen atzetik doazen elkarteen artean azpimarragarrienen multzoan kokatzen dute. 1920koa da Lavapieseko Real Madrid taldearen peña, nahiz eta urte batzuk geldirik egon izanak Puerta de la Carne taldeari eman zion tronua, Betisek Sevillan duen eta 1927an jaio zen peñari. Gure Gaztela-Mantxako adiskideei ohore zaie, bai, jardunean daudenen artean, probintziatik kanpo talde bati jarraitzen diotenen artean zaharrena izatea. Real Madridek Daimielen eta Almendralejon dituen peñak adibidez 1952 eta 1953koak dira.

Peñaren hasierako urte distiratsuek beste une opakoago batzuk ekarri zituzten. Aitona-amonek gurasoei eta gurasoek seme-alabei emandako lekukoa ez zen galdu, baina Bosman Legearen futbol hark eta distira handiko postuetatik urrun zegoen Athleticek ez zirudien hazi zuri-gorria ereiten jarraitzeko lekurik onena. "Antzinean herrian ez zegoen Athleticen jarraitzaileren bat ez zegoen etxerik", gogoratzen dute. Real Madriden edo FC Barcelonaren peñaren bat ere izan zuten herrian bere garaian, "baina horiek desegin egin ziren". 2008an, Alberto Mora buru zuen zuzendaritza berria iritsi zenean, Mantxakoak kolorea berreskuratzen hasi ziren. 2011n Peñen Nazioarteko Biltzarreko anfitrioiak izan ziren, eta ordutik ez dute oina azeleragailutik kendu. Oso arraroa da peñen arteko ekitaldia, senidetzea, kongresua, ospakizuna edo Athleticen taldeak (gizonezkoak edo emakumezkoak) ikusteko joan-etorrian, Peña Gainzaren kamisetarik ez ikustea.

Gaur egun Athletic Cluben dagoen dokumentazioan, Gainza Peña ofizialki 382 pertsonaz osatuta dagoela aurkezten du, eta horietatik 269 Minglanilla bertakoak dira. "Eta hori beste hainbat kontuan hartu gabe, nolabait Athleticekin bat egiten dutenak edo, besterik gabe, peñako bazkide egiteko aukerarik ematen ez dutenak", aditzera eman dute. Aparteko kopuru horrek lagungarriak dira peñaren une ona azaltzeko, eta, gainera, irakurketa gehiago egiteko. Lehenik eta behin, bere izena Gainza peñari lotu nahi dioten eta beste latitude batzuetatik kuota erlijiosoki ordaintzen duten bazkide kopuru hori ez dagoelako peña askoren esku. Eta bigarrenik, Estatistikako Institutu Nazionalaren azken datuen arabera, Minglanillak 2300 biztanle inguru dituelako. Zenbaki horiekin ezin da gutxietsi Athleticeko jarraitzaileek herriko hautesle-erroldan duten eragina. "Guk ez dugu alkaterik jartzen, ezta kentzen ere, baina udaletxera iritsi nahi duenak badaki non gauden", esan dute txantxetan. Gauzak horrela, Gainza Peñak bere jarduerak gauzatzeko lokala dauka, bere izena urtero agertzen da elkarte eta talde kulturalentzako udal dirulaguntzen artean eta bere lekua ere badute jaietako programan. Dagoeneko birala egin da peñako kideen irudia, guzti-guztiak behar bezala jantzita, Minglanillako kaleetan zehar irailaren 12ko 'Ofrenda al Cristo de la Salud' prozesioa gauzatzen, Piru lehoia bizkarrean eramaten txarangak Athleticen ereserkiaren doinuak bizkarrean daramatzaten bitartean.

Andoni Goikoetxea eta Manolo Delgado Meco izango dira asteburu honetan Athleticen ordezkariak Gaztela-Mantxako herrian. Ekitaldiak hilaren 27an (ostiralean) hasi eta 29an (igandean) amaituko dira. Txaranga, orkestra eta diskofesta, bertako produktuen dastatze gastronomikoa, Athleticen trenarekin ibilbide turistikoa... azken finean, adin txikikoek zein helduek gozatzeko jai egitarau handia prestatu dute.