Anfielden Liverpool FC-ren aurka jokatuko diren lagunartekoetarako sarrerak

Anfielden Liverpool FC-ren aurka jokatuko diren lagunartekoetarako sarrerak

Athleticzaleek datorren astelehenetik aurrera (9:15ean) erosi ahal izango dituzte Liverpoolen webgune ofizialean, aurretiko erregistroarekin eta promozio kodearekin

Liverpool FC taldeak jakinarazi du abuztuaren 4an Anfielden jokatuko diren bi lagunartekoetarako sarrerak datorren astelehenean, ekainaren 30ean, jarriko direla salgai, 9:15etik aurrera. Athleticzaleentzako sarrerak klub ingelesaren sarreren webgune ofizialean egongo dira eskuragarri, soilik AL8 eta AL9 eremuetan, bisitarientzat erreserbatuta.

Horiek eskuratzeko, athleticzaleak Liverpoolek duen sarrerak erosteko plataforman erregistratu beharko dira. Behin hori eginda eta logeatuta, ‘Liverpool vs Athletic Club’ neurketan sartu eta ‘I have a promo code’ atalean klik egin behar da. BILBAOPRE2025 da sartu beharreko kode promozionala, eta eragiketa bakoitzeko lau sarrera eskuratu ahalko dira gehienez.


Sarbiderako baldintzak

Sarrerek zalairako sarrera bakar baterako balioko dute, eta ez dute berriro sartzeko aukerarik emango. Tornuak lehen partida hasi ondoren itxiko dira, 17:00etan. Beraz, ezin izango da soilik 20:00etan hasiko den bigarren partida horretara sartu.

Klubak Anfieldeko estadio mitikoan programatutako bi partidetara joateko asmoa duten athleticzale horiei bakarrik gomendatzen die sarrerak erostea.