Athleticek Izeta 2027ra arte sinatu du

Athleticek Izeta 2027ra arte sinatu du

Goleatzaileak lehen taldearen fitxa izango du eta Ernesto Valverderen aginduetara hasiko du denboraldiaurrea

Athletic Clubek Urko Izetaren kontratua 2027ko ekainaren 30era arte luzatzeko klausula egikaritu du. Aiako aurrelariak ekainaren 30ean amaitzen zuen bere lotura klubarekin, baina, berrinkuntza honen bitartez, automatikoki lehen taldeko fitxa izatera igaro eta denboraldiaurrea Ernesto Valverderen aginduetara hasiko du.

Izetak golegile aseezinaren sena duela erakutsi du berriro. LaLiga Hypermotion mailako CD Mirandesekin egindako 15 golek, horietako bi igoerako play off-ean, 25 urteko futbolariak izan duen bilakaeraren erakusle nagusia da. Hiru partidetatik behin aurkariaren atea urratu du, jokatu dituen 2.651 minutuetan zehar. Batez besteko ikusgarria.

Erasoko jokalari gipuzkoarrak maila guztietan erakutsi du golak egiteko duen gaitasuna. 40 gol sartu zituen Segunda Federación mailan, 19 Arenasekin eta 21 Bilbao Athleticekin. Primera Federacion mailan lehiatutako denboraldi bakarrean, 6 gol egin zituen SD Amorebietarekin eta 4 klub zuri-gorriaren bigarren taldearekin. Hain zuzen ere, horretarako kontratatu zuen Futbol Zuzendaritza Nagusiak 2023ko urtarrilean.