Daniela Agote, Elene Gurtubay eta Ziara Vega, europako 19 urtez azpiko txapeldunak

Daniela Agote, Elene Gurtubay eta Ziara Vega, europako 19 urtez azpiko txapeldunak

Harrobiko hiru jokalariek nazioarteko txapelketako garaikurra erdietsi dute Frantziako selekzioari 0-4 irabazi ostean

Gure harrobiko jokalariek balio handiko nazioarteko arrakastak lortzen jarraitzen dute. Txapelketako finalaurrekoan luzapenean finalerako txartela eskuratu eta gero, Daniela Agote, Elene Gurtubay eta Ziara Vega 19 urtez azpiko Europako txapeldun bilakatu dira frantziar selekzioari (0-4) era sendoan gainditu dutelarik.

Agote izan zen finala jokatu zuen jokalari bakarra, Elene Gurtubay aulkian geratu zen minutu bakar bat ere jokatu gabe eta Ziara Vegak, erreserbako atezain bezala bidaiatu zuenak, taldekideen garaipena harmailetatik ikusi zuen. Barakaldoko erasotzailearen jarduna bikaina izan zen, hasierako hamaikakoak zelairatu zen eta, finalerdian antzera, neurketako bigarren gola sartu zuen. Nabarmentzekoa da honakoa Agoteren hirugarren titulu europarra dela.