
Ane Camposek Athleticen aurrekaldea indartuko du
Ane Camposek Athleticen aurrekaldea indartuko du
Getariako aurrelariak 2029ra arte sinatu du SD Eibarren sei denboraldi egin ondoren
Athletic Clubek eta Ane Camposek (26 urte) akordioa lortu dute 2029ko ekainaren 30era arte. Getariako futbolaria SD Eibar taldetik dator, bertan aritu baita azken sei denboraldietan, eta erasoko erreferentzia izan da armaginekin Lehen Mailan jokatu dituen 85 partidetan. Fitxaketaren sinadura San Mamesen egin da, Jon Uriarte presidentea eta Xabi Arrieta kirol zuzendaria bertan zirela.
Camposek espazioekin jokatzea du bere bertute onenetako bat eta 13 neurketatan lehiatu denboraldi honetan orkatilako lesio batek geldiarazita. Hala ere, guztiz sendatuta dago. Zumaiako FT Klubean hezia, eta Oiartzun KKEn bi denboraldi eman ostean, Campos 2018an iritsi zen Realaren bigarren taldera, eta urtebete eman zuen bertan. Hurrengo urtean, SD Eibarren proiektura batu zen eta Liga F-ra igotzea eta 2020an maila gorenean debuta egitea lortu zuen.
Lehoi gisa bere lehen egunean, Ane Camposek poztasuna adierazi du: "Oso pozik eta harro nago familia honetara batzeaz, Klub honetako kide izateaz. Jokalariekin entrenatzen hasteko gogoa dut, erreferenteak dira txikia nintzenetik, eta haiekin egon ahal izatea ilusio handia da niretzat. Badakit Liga F-n urtez urte gauza asko lortu dituen klub handi batera natorrela, sekulakoa da. Daukadan guztia ematen saiatuko naiz, niretzat ametsa da hemen jokatzea".