
Emakumezkoena |
Nahikari Garciak Athletic Clubeko bere etapa amaitu du
Nahikari Garciak Athletic Clubeko bere etapa amaitu du
Urnietako aurrelariak 61 neurketa ofizial jokatu ditu zuri-gorri gisa bi denboralditan
Nahikari Garcia futbolariak gaur amaitu du bere kontratua Athletic Cluben bi denboraldi eman ostean. Urnietako aurrelaria Real Madridetik heldu zen Lezamara, eta 61 partida ofizial jokatu ditu lehoi gisa.
28 urteko aurrelari gipuzkoarrak 12 gol sartu ditu guztira Athletic Cluben, horietatik bost azken denboraldian.
Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio Nahikariri bere eguneroko profesionaltasunagatik, bere esfortzu eta dedikazioagatik gure erakundearen alde eta onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.