Bilbao Athleticek denboraldia Ourenseren aurka hasiko du

Bilbao Athleticek denboraldia Ourenseren aurka hasiko du

Jokin Aranbarriren taldeak Primera Federacion mailako futboleko urte berriari abuztuaren 31ko asteburuan ekingo dio

Bilbao Athleticek dagoeneko badaki Primera Federacion mailako denboraldi berrirako egutegia (Mendebaldeko Dibisioan – 1. Multzoa). Lehoikumeek Ourenseren aurka neurtuko dituzte indarrak lehen jardunaldian, etxetik kanpo, eta Ponferradinaren aurka amaituko dute, etxetik kanpo ere.

Bilbao Athleticekin batera, euskal herriko beste hiru talde arituko dira: Arenas Club, Barakaldo CF eta Osasuna Promesas. Beraz, hiru derbi jokatuko dira Lezaman eta beste horrenbeste etxetik kanpo. 

Kontsultatu Bilbao Athleticen Primera Federacion mailako (1. Multzoko) egutegi osoa, hemen.