Eskolan izena emateko epea zabalik 2025/26 denboraldirako!

Eskolan izena emateko epea zabalik 2025/26 denboraldirako!

Eskuragarri daude Athletic Clubeko futbol eskolako txanda berriak datorren ikasturterako

Eskola, Athletic Cluben teknifikazio eta joko hobekuntza programak, 2025/26 denboraldian izena emateko epea ireki du. Kirol esperientzia esklusibo bat da, Athleticeko lehen taldeekin egunero egiten den lanean oinarrituta, futbolari gazteei formakuntza integralerako espazio bat eskainiko diena.

Aurreko edizioan bezala, zelaian errendimendua hobetu nahi duten jokalari guztiek eman ahal izango dute izena Eskolan, haur mailatik hasi eta kadeteetaraino, 2010 eta 2017 artean jaiotakoak. Berrikuntza nagusi gisa, aurten beste txanda bat txertatuko da 2018 eta 2020 bitartean jaiotako benjaminaurrekoentzat.


Gainera, denboraldi honetan Eskolak aurreko denboraldian baino txanda gehiago izango ditu, futbolari athleticzale gehiago hartu ahal izateko. Familiek hiru hilean behin edo urtean behin (urritik ekainera) harpidetzeko aukera izango dute, data hauetan:

  • Urriak 3 – abenduak 21
  • Urtarrilak 9 - martxoak 29
  • Apirilak 10 – ekainak 28

Matrikula ordaindu beharko da jardueran izena eman ahal izateko. Lehenengo inskripzioan bakarrik ordainduko da, eta ez da berriro ordaindu beharko hurrengo hiruhilekoetan jarraitu nahi izanez gero. Matrikula ordaintzean, jokalari bakoitzak Eskolako ekipazio osoa jasoko du: bi kamiseta, praka motzak, izerditakoa, zira, galtzerdiak eta Gymsack-a.

Athletic Club Eskolaren helburua, "Made in Lezama" metodologiaren bidez, parte-hartzaile bakoitzaren futbol garapena eta pertsonala erraztea da. Teknikari profesionalekin batera, gazteek beren talentu indibiduala indartu eta jokoaren ulermena hobetuko dute, Athletic Clubeko lehen mailako instalazioetan.

Ez galdu Eskolan parte hartzeko aukera! 

Informazio gehiagorako eta izen-emateko, bisitatu Eskolaren webgunea.