
Emakumezkoena |
Itxaso Uriartek duen kontratuaren luzatzea
Itxaso Uriartek duen kontratuaren luzatzea
Erdilari gasteiztarrak belauneko lesioa izan du azken denboraldian eta errehabilitazioarekin jarraituko du Lezaman
Athletic Clubek eta Itxaso Uriartek 2025eko ekainaren 30ean amaitzen zen kontratua luzatu dute, eta erdilariak eskuin belauna sendatzen jarraituko du Lezaman.
Uriartek mina zuen duela pare bat denboralditik eta birritan igaro behar izan du ebakuntza-gelatik. Lehenengoa 2024ko apirilean izan zen, eta denboraldiaurrea egin ondoren, F Ligako lehen jardunaldian debutatu ahal izan zuen Levante UD taldearen aurka 2024ko irailean. Hala ere, aurtengo otsailean berriz ere ebakuntza egin zioten eta ez da hobeto sentitu. Beraz, orain arte bezala errehabilitazioarekin jarraituko du.