
Emakumezkoena |
Liga F 2025/26 denboraldiko egutegi ofiziala
Liga F 2025/26 denboraldiko egutegi ofiziala
Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeak denboraldiari CD Costa Adeje-ren aurka hasiera emango dio eta Alhama CF-ren aurka Lezaman ere zelaian amaituko du
Athletic Clubek dagoeneko ezagutzen du Liga F 2025/26 denboraldian zehar jokatuko dituen neurketen zerrenda. Abuztuaren 31-ko asteburuan hasiko du sasoi berria CD Costa Adeje-aren aurka eta maiatzaren 31-ko asteburuan emango diote amaiera txapelketari, Alhama CF-aren aurka, Lezaman.
Zuri-gorriek Realaren aurka jokatuko dituzten euskal derbiak azaroaren 11an Donostian (11. jardunaldia) eta otsailaren 15ean etxean (20. jardunaldia) aurreikusten dira.

