Mariasun Quiñonesek amaitu du bere Athletic Clubeko ibilbidea

Mariasun Quiñonesek amaitu du bere Athletic Clubeko ibilbidea

Hondarribiako atezainak amaiera eman dio lehoi gisa jokatu dituen lau denboraldiei 71 partida jokatuta

Mariasun Quiñones atezainak ez du Athletic Cluben jarraituko hurrengo denboraldian. Hondarribiko jokalaria 2021eko udan iritsi zen Lezamara, Realetik, eta zurigorri gisa jokatu dituen lau denboraldietan 71 partida ofizialetan defendatu du talde zuri-gorriaren atea.

Atezain gipuzkoarrak, 29 urtekoa, 2021-2022 denboraldiko lehen jardunaldian debutatu zuen eta Andrea de la Navarekin batera aritu zen atepean. Ondoren, Amaia Peñarekin eta Adriana Nanclaresekin atea partekatzea egokitu zitzaion. Azken denboraldi honetan, Quiñonesek bi partidatan hartu du parte: Cacereñoren aurkako Kopako norgehiagokan eta Bartzelonaren aurkako azken jardunaldian, F Ligan.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio "Sun"-i bere profesionaltasunagatik, gure klubaren alde egindako esfortzuagatik eta dedikazioagatik eta onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.