Aimar Vicandiren salmenta RCD Espanyol taldera

Aimar Vicandiren salmenta RCD Espanyol taldera

Athletic Clubek jokalariaren errendimenduaren, etorkizuneko salmenta baten portzentajearen, lehentasunez erosteko eskubidearen eta berrerosteko aukeraren araberako aldagai ekonomikoak gordetzen ditu

Athletic Clubek eta RCD Espanyolek akordioa erdietsi dute Aimar Vicandi hegaleko aurrelaria talde kataluniarrari saltzeko. Futbolari bilbotarraren arrakasta indibidualagatiko diru-sarrerez gain, Ibaiganek etorkizuneko salmenta baten, lehentasunez erosteko eskubidearen eta berrerosteko aukera baten aldagai ekonomikoak gordetzen ditu.

Vicandi (20 urte), pasa den urtean Barakaldo CF eta SD Amorebieta taldeetan utzita jokatu duena, kimuetatik CD Basconiara iritsi arte Lezaman aritu da.

Talde zuri-gorriak eskerrak eman nahi dizkio jokalariari Lezaman egindako ibilbide osoan erakutsitako konpromiso eta arduragatik, eta zorterik onena opa dio, bai etorkizun pertsonalean, bai profesionalean.