
Hazkunde errekorra sareetan: Athletic Club, LaLigako top-5ean
Hazkunde errekorra sareetan: Athletic Club, LaLigako top-5ean
Denboraldia ia 17 milioi jarraitzailerekin eta 100 milioi interakzio ingururekin itxi du, erabiltzaile bakoitzeko engagement gehien dituen 4. kluba izanik
2024/25 denboraldiak jauzi nabarmena eragin du Athletic Cluben posizionamendu digitalean. Athleticzalearentzat balio handiko edukiz betetako kirol urte bikain batean, klubeko kanal ofizialek hazkunde handia izan dute metrika guztietan, eta komunikazio digitalean LaLigako erreferenteen artean finkatu dute gure kluba.
Guztira 96.584.240 interakzioko engagementarekin, Athleticek %27an hobetu ditu aurreko denboraldiko zifrak (76 milioi 2023/24 denboraldian), sailkapen honetan LaLigako bosgarren kluba izanik, FC Barcelona, Real Madrid, Atletico Madrid eta Real Betisen atzetik. Gainera, engagement-a jarraitzaileka neurtuz gero, Athletic laugarren postura igo da, komunitate digital handiagoko taldeak gaindituz, hala nola Atletico Madrid.
Ikus-entzunezko inpaktua ere nabarmena izan da. Denboraldi honetan 1.133.457.093 bideo-bistaratze erregistratu dira, hau da, 2023/24ko 763 milioien aldean %48ko hazkundea. Zifra hauek Athletic LaLiga osoko bideo-oviews gehien dituen bosgarren kluba dela berresten dute, Estatuko top-5ean presentzia errepikatuz.
%38 erabiltzaile gehiago
Jarraitzaileei dagokienez, Athleticen komunitate digitalak gora egin du, eta 16.701.629 erabiltzaile izatera iritsi da 2025eko ekainaren 30ean; hau da, aurreko denboaldian 12,1 milioi erabiltzaile izan genituen, beraz, %38ko hazkundea izan dugu. Etengabeko hazkunde horrek sentimendu zuri-gorriaren dimentsio globala indartzen du.
EZAGUTU GURE KOMUNITATE ATHLETICZALEA
Etapa honetako berritasun nabarmenetako bat Whatsapp Channelsen Klubaren kanal ofiziala sendotzea izan da, 2023ko urrian abiarazia. Zaleekiko komunikazio zuzen eta fidagarriko bide berri hau 212.588 harpidedunera iritsi da dagoeneko, Klubak bere komunitateari primizian informazioa emateko duen gaitasuna zabalduz.
Aurrerapen digital hau komunikazio estrategia sendo baten isla da, eduki emozional eta erakargarriak eskaini nahi dituena athleticzalearekin mundu osoan konektatzeko, Klubaren eta bere jendearen arteko lotura indartuz hurbiltasunetik, gardentasunetik eta kolore zuri-gorriekiko harrotasunetik.