Athleticek udako lagunartekoak SD Amorebietaren 100. urteurrenarekin hasiko ditu

Athleticek udako lagunartekoak SD Amorebietaren 100. urteurrenarekin hasiko ditu

Valverderen jokalariekhilaren 19an, larubatean, Primera Federacion mailako talde baten aurka neurtuko dituzte indarrak, zornotzako taldea oraindik ez baita prest izango

Athletic Clubek denboraldiaurreko lehen partida Urritxen jokatuko du, SD Amorebieta taldearen mendeurrena dela eta. Hilaren 19an jokatuko da, larunbatean, Karmengo Jaietan, 20:00etatik aurrera. Lehoiek ez dute etxeko taldearen aurka jokatuko, hasiera batean aurreikusita zegoen bezala, urdinek oraindik ez dituztelako entrenamenduak hasiko eta Valverderen mutilek talde zailagoei aurre egitea behar duelako. Primera Federacion mailako talde baten aurka arituko dira.

SD Amorebietak eta Athletic Clubek lehoien aurkariaren nortasuna aurrerago jakinaraziko dute. Alderdi hori zehaztu ondoren, talde zornotzarrak sarrerak erosteko prezioa eta modua jakinaraziko ditu.

Athletic Club klasikoa da SD Amorebietaren ospakizun handietan. 1975eko martxoaren 19an, talde zornotzarraren sorreraren 50. urteurrena ospatzeko Realaren aurka jokatu zuten. Ohorezko sakea Jose Angel Iribarrek egin zuen eta Athleticek, Rafa Iriondok zuzenduta, 4-1 irabazi zuen. Urritxe berriaren estreinaldian ere talde zuri-gorria izan zen protagonista, 2002ko urriaren 12an, Racing Santanderren aurka eta Jupp Heynckes aulkian zela. Orduko hartan, Athletic Clubeko beste atezain historiko batek egin zuen ohorezko sakea, Carmelo Cedrun zornotzarrak; hain zuzen ere, SD Amorebietatik San Mamesera jauzi egin zuenak. Aitor Larrazabalek, lehoien kapitainak, buruz egin zuen zelai berriko lehen gola, partida hartako bakarra.