
Eunate Astralagak bere lagapena errepikatu du SD Eibarren
Eunate Astralagak bere lagapena errepikatu du SD Eibarren
Maila gorenean debuta egin eta talde armaginarekin 17 partida jokatu ondoren, atezainak eskarmentua pilatzen jarraituko du Ipuruan
Eunate Astralaga Athletic Clubeko futbolariak SD Eibarren jokatuko du utzita aurten ere. Klub horrekin debuta egin zuen iaz F Ligan eta 17 partida ofizial jokatu zituen. Gainera, atepean egindako lan onari esker, 19 urterekin, Espainiako selekzio absolutuaren deialdian sartu zen joan den martxoan.
Berangoko atezaina 2022an izan zen 17 urtez azpiko Munduko txapeldun eta 19 urtez azpiko Europako txapeldun iaz, eta, gainera, txapelketako atezainik onena aukeratu zuten. Astralagak haur mailati darama Lezaman eta harrobiko talde guztietatik pasa da. Denboraldi honetan eibartarren atea defendatuko du eta maila gorenean esperientzia hartzen jarraituko du.
- Etiquetas:
- Lagapenak
Erlazionatutako jokalariak
