
Arsenal FC, Txapeldunen Ligako hirugarren aurkaria denboraldiaurrean
Arsenal FC, Txapeldunen Ligako hirugarren aurkaria denboraldiaurrean
Zuri-gorriek 'Gunner' taldea izango dute aurkari Emirates Stadium zelaian abuztuaren 9an, larunbatean, 17:00etan (Londreseko ordutegian), LaLigari hasiera eman baino astebete lehenago
Athletic Clubek Arsenal FC taldeari egingo dio bisita Emirates Stadiumen abuztuaren 9an, larunbatean, 17:00etan (Londreseko ordutegian). Beraz, honakoa 2025/26 denboraldiko LaLigari hasiera eman aurreko azken lagunartekoa izango da.
Emirates Stadiumean partida ikusteko sarrerak eskuragarri daude esteka honetan. Arsenal FCk bere futbol-zelaiko 20. blokea gorde du athleticzaleentzat. Erosketa egin ondoren, ordainagiri bat jasoko dute eta partidaren aurreko egunetan partidarako sarrerak e-mailez jasoko dituzte.
ARSENAL FC-ATHLETIC CLUB PARTIDARAKO SARRERAK
Arsenalez gain, Deportivo Alavesek, PSV-k eta Liverpool FC-en aurka konfirmatutako bi neurketek osatzen dute lehoien denboraldiaurrea.
Premierreko txapeldunordeak eta Txapeldunen Ligako finalerdietan kanporatua
Mikel Arteta donostiarrak zuzentzen duen taldea Premier Leagueko txapeldunordea izan zen Liverpool FC taldearen atzetik, 74 puntu lortu zituelarik, Manchester Cityk baino hiru gehiago. Gainera, Arsenal FC Txapeldunen Ligako finalerdietara iritsi zen, eta final-laurdenetan Real Madrid kanporatu zuen, 5-1eko emaitza orokor biribilarekin. Aldiz, PSG-k, txapelketa kontinentalaren azken edizioko txapeldunak, gunner taldea kanporatu zuen finalaren atarian.
Izarrez jositako taldea da zelaiko eremu guztietan. Atean David Raya eta Kepa Arrizabalaga (Athelticeko jokalari ohia) nabarmentzen dira, defentsaren ardatza Salibak eta Gabrielek osatzen duten bitartean. Jokoa Declan Ricek eta Martin Odegaardek zuzentzen dute, Saka, Martinelli, Gabriel Jesus edo Kai Havertz jokalariek golak egin ditzaten. Golegile gisa, aurreko denboraldian Mikel Merino nabarmendu zen, Realeko jokalari ohia, zelai erdia talde donostiarraren beste jokalari ohiarekin partekatzeko fitxatu bazuten ere, taldeko bajek aurrelari bihurtu zuten. Duela gutxi, Martin Zubimendi, Realeko jokalari ohia, fitxatu dute zelai erdia indartzeko. Beraz, azken jokalari honekin, Londreseko taldeak Euskal Herriko lau kide izango ditu taldean; entrenatzailea eta zelaiko hiru jokalari.
Historian bi klubek elkar ikusten duten lehen aldia izango da. Orain arte, ez dute norgehiagokarik elkarren artean jokatu, ez lehiaketa ofizialean, ez udako lagunartekoetan ere. Hala ere, bi erakundeek bi data komun dituzte. Lehenengoa, 2004ko irailaren 14an, non Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeak Arsenalen aurka neurtu zituen indarrak Stockholmen, emakumezkoen Txapeldunen Ligako partida batean. Ondoren, 2013ko urtarrilaren 5ean, berriro jokatu zuten elkarren aurka, lagunarteko partidan eta San Mamesen, 1-0eko lehoien alde amaitu zen neurketan, Arrate Oruetak penalti puntutik sartutako golarekin. Azken norgehiagoka hau Athletic Clubek emakumezkoen lehen taldearen sorreraren hamargarren urteurrenaren ospakizunen barruan kokatu zen.
Erlazionatutako aurkariak
