Balenziaga Bilbao Athletic talde teknikora batuko da

Balenziaga Bilbao Athletic talde teknikora batuko da

Berea da Jokin Aranbarriren lan-taldearen aldaketa bakarra eta Ander Murilloren lekua hartuko du. Murillok Kadete mailako Euskal Ligako taldea zuzenduko du.

Mikel Balenziaga izango da Jokin Aranbarrik zuzentzen duen Bilbao Athleticeko talde teknikoaren aldaketa bakarra. Lehoi ohiak 321 partidarekin utzi zuen Athletic Club, eta RC Deportivon jokatu zuen bere azken denboraldia futbola utzi aurretik. Erretiroa hartu ostean, SD Ugeragaren lehen taldearen teknikariaren laguntzailea izan zen. Hain zuzen ere, funtzio horretan Kadete Mailako Euskal Ligako entrenatzailea izango den Ander Murillo ordezkatu du.

Mikel Legarretak prestatzaile fisiko gisa jarraituko du, Armando Ribeirok atezainen entrenatzaile gisa eta Ander Erizek analista gisa.