Marina Arterok berriz ere Deportivo Abancan utzita jokatuko du

Marina Arterok berriz ere Deportivo Abancan utzita jokatuko du

20 urteko atzelariak Coruñako klubean errepikatuko du lagapena eta Liga F mailan arituko da

Marina Arterok Deportivo Abancaren koloreak defendatuko ditu bigarren urtez jarraian, Athletic Clubek eta Galiziako erakundeak futbolari gaztearen lagapena adostu baitute. Aurreko denboraldian A Coruñan egin zuen debuta maila gorenean, eta 18 partida ofizialetan parte hartu zuen, 15 Liga F-n eta 3 Erreginaren Kopan.

Munduko 17 urtez azpiko txapelduna 2022an eta Europakoa joan den udan, Coruñako lurretan eliteko esperientzia pilatzen jarraitzeko aukera ezin hobea izango du. Barrikakoak 20 urte ditu eta erdiko atzelari zein euskarri gisa aritu daiteke.