Amaia Martinezek utzita jokatuko du berriro RCD Espanyolen

Amaia Martinezek utzita jokatuko du berriro RCD Espanyolen

Defentsa getxoztarrak 24 partida jokatu zituen iaz talde perikoarekin F Ligan

Amaia Martinez Athletic Clubeko jokalariak RCD Espanyolen jokatuko du berriro maileguan, bi klubek adostu bezala. 2024-2025 denboraldian, Algortako zentralak paper garrantzitsua izan zuen talde perikoan: 24 partida ofizial jokatu zituen, 23 F Ligakoak eta bat Kopakoa.

Amaiak Lezamako harrobiko mailetan aurrerapen handia izan du haur mailatik eta 19 urtez azpiko Europako txapelketa irabazi zuen 2022an Espainiako selekzioarekin. Defentsak, gainera, Athletic Clubeko lehen taldearekin debuta egin zuen 2022-2023 denboraldiko azken jardunaldian. Iaz, RCD Espanyolen F Ligan minutuak bilatzea erabaki zen. Talde hori Lehen Mailara itzuli berria zen, eta aise lortu zuen mailari eustea.