Pablo Orbaiz Ernesto Valverderen talde teknikoan sartuko da

Pablo Orbaiz Ernesto Valverderen talde teknikoan sartuko da

Lehoi ohia entrenatzaile laguntzailea bilakatu eta lehen taldearen banakako lanaren arduraduna izango da

Pablo Orbaiz Lezamara itzuli eta Ernesto Valverderen talde teknikoan sartuko da, entrenatzaile laguntzailearen eta lehen taldeko banakako lanaren ardura bikoitza izango du. 12 denboralditan lehoi gisa 318 partida jokatu ondoren, oinarrizko zein futbol profesionalean izandako esperientzia handiarekin itzuliko da Athletic Clubera.

Izan ere, Hirugarren Mailan Valle de Egües taldean botak zintzilikatu ondoren, non gainera haur mailako talde bat entrenatu zuen, Orbaiz Taxoaren sartu zen. CA Osasunan kadete mailako taldea zuzendu, Ohorezko Mailako Gazte Mailako bigarren entrenatzailea izan eta Metodologia eta bakarkako lanean espezializatu zen. Lehen Mailan, Leo Francoren bigarren entrenatzailea izan zen SD Huescan.

Gauzak horrela, Orbaizek Ernesto Valverderen proiektuarekin bat egiten du, Athletic Cluben eta Olympiacos FC-n entrenatzaile izan zuenarekin, hain zuzen ere. Zalantzarik gabe, Lezaman entrenatzaile gisa izango duen estreinaldirako aparteko pizgarria izango da bi protagonistak berriro ere elkarrekin ikustea.