AC Aurreraren bosgarren seihilekoa: harrotasuna, apaltasuna eta autoexijentzia

AC Aurreraren bosgarren seihilekoa: harrotasuna, apaltasuna eta autoexijentzia

2025eko urtarrila eta ekaina bitarteko aldiari dagokion balantzeak Klubaren Ekintza Planaren 13 interes-puntu nabarmentzen ditu eta lortu ez diren emaitzekin eta adierazle estrategikoekin lotutako informazio berria dakar

Athletic Clubek, bere bazkideekin hartutako konpromisoa betez, seihileko honetan ere, webgunearen Txokoaren bidez, 2023/26 AC Aurrera Ekintza Planaren aurrerapenari buruzko informazioa ematen die bere bazkideei.

Gardentasun-ariketa honen bidez, Klubak kontuak ematen dizkie bere bazkideei, Athleticentzat 2026ra arte markatutako ibilbide-orriko aurrerapen-maila zuzenean ikusi, ulertu eta egiaztatu ahal izan dezaten.


Emaitzen jakinarazpena

Dokumentu honetan, AC Aurreraren 17 zutabe estrategikoetako bakoitzaren betetze-maila adierazten da, bostgarren seihilekoa bete ondoren (2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko ekainaren 30era), bai eta lau jarduera-ardatzetan lortutako emaitza nagusiak ere.

Gainera, balantzeak informazio interesgarria duten 2 bloke berri ditu:

  • Lortu EZ diren emaitzen formulazio independentea planaren apaltasunaren eta autoexijentziaren isla da.
  • Adierazle estrategikoek ekintza-planak Klubaren epe luzerako bilakaeran duen eragina erakusten dute.
     

DOKUMENTUA DESKARGATU

 

Hauek dira Ekintza Planaren 13 emaitzak, Klubak bere laugarren seihileko balantzean nabarmentzen dituenak.
 

1. ARDATZA: EXIJENTZIA, LIDERGOA ETA KIROL ARRAKASTA  

1. GIZONEZKOEN LEHEN TALDEKO EMAITZAK: 

  • UEFA Champions Leaguera 4. sailkatzea eta 70 puntu 
  • XXI. mendeko puntuaziorik onena eta 23/24 baino 2 puntu gehiago, Europa League jokatuz. 
  • Europa Leagueko finalerdiak 
  • Gol gutxien jaso duen LaLigako taldea eta 5 liga handietatik 2. 
  • Top5 ez den talde batek Kopako final-zortzirenetan kanporatuak 
     

2. MERKATUAREN BALIOAREN %27KO IGOERA (TRANSFERMARKT) 295M €-TIK, 23/24AN, 375M €-RA, 24/25EAN. (+153M €-KO METATUA 22/23TIK, +%69) 

  • 5 kontratu berri: Ernesto Valverde, Iñigo Ruiz de Galarreta, Iñigo Lekue, Mikel Jauregizar eta Nico Williams 
  • Debuta Bilbao Athleticetik: Endika Buján 
  • 2 fitxaketa: Maroan Sannadi eta Robert Navarro. 
     

3. EMAKUMEZKOEN LEHEN TALDEKO EMAITZAK: 

  • 4. postuan sailkatuta, 51 punturekin (sailkapen onena 17/18tik eta 2 puntu gutxiago 23/24tik). 
  • Maila baxuagoko talde batek Kopan kanporatuak 
     

4. EMAKUMEZKOEN LEHEN TALDEAREN BELAUNALDIA BERRITZEA ETA LEHEN TALDEA INDARTZEA (24 URTETIK BEHERAKO JOKALARIENTZAKO LIGAKO % 59 MINUTU) 

  • 5 kontratu berri: Nerea Nevado, Ane Elexpuru, Bibiane Schulze, Maite Zubieta eta Eider Arana 
  • 2 debutari egon dira: Laida Balerdi eta Itxaso Miranda 
     

5. 360º BANAKAKO HOBEKUNTZA-HELBURUEN BETETZE-MAILAREN % 93 BILBAO ATHLETICEN (TEKNIKOA/TAKTIKOA/ERRENDIMENDUA) 


6.    EPE LUZERAKO LEHEN TALDERAKO ONDORENGOTZA-LERROAK BERMATZEA –LORPENAREN % 64 .

  • Ipar Euskal Herrian hitzartutako 11 klub (hitzarmenpeko 1.500 fitxatik 4.000 fitxara) 

 

2. ARDATZA: ERAGIN SOZIALA ETA GOBERNANTZA ARDURATSUA 

7. 48.459 PERTSONA JOATEN DIRA BATEZ BESTE SAN MAMESERA (+%4, 23/24AREKIKO, 1.900 IKUSLE GEHIAGO). 

  • Historiako sarrerarik onena San Mameseko futbol partida batean, 52.114 ikuslerekin (Europa Leagueko final-laurdenak Rangers FC taldearen aurka) 
  • +6.000 bazkide itxaron-zerrendan. 
  • Gazte Abonura apuntatutako 6.112 pertsonen errekorra (+% 8, 23/24ko 5.673en aldean).
     

8.    GIZARTE-ERAGINA:

  • + 90 klub Euskal Non-League Dayren III. edizioan, + 45 talde Lezamako LaLiga Genuine Azken Fasean, Athletic Martxa +1.500 parte-hartzaile baino gehiagorekin
  • Euskal Non League Dayren oihartzuna Erresuma Batuan, 6 talde ingelesen laguntzarekin, eta aipamenak BBC News eta DAZNn 
  • Oscar de Marcosen agurra Athleticzaleekin San Mamesen eta langile guztiekin Lezaman, pertenentzia-zentzua sendotuz. 
     

9.    93,4 NPS ESPERIENTZIA SAN MAMESEN (GOMENDIO-INDIZE ESTANDARRA -100 ETA +100 ARTEAN) 
 

3. ARDATZA: JAUZI EKONOMIKOA ETA IRAUNKORTASUNA, DIRU-SARRERAK ARDATZ HARTUTA 

10. MERKATARITZA-SARREREN 13 MILIOI EUROKO IGOERA 24/25 DENBORALDIA IXTEAN 23/24 DENBORALDIAREKIN ALDERATUTA (+33,2M €-KO IGOERA METATUA 3 DENBORALDITAN, 21/22 DENBORALDIKO 17,8M €-TIK 24/25 DENBORALDIKO +51M €-RA). 

  • San Mames VIP Area, ekitaldiak eta Museoa: +3.4 M € 
  • Tiketinga: +8,9 M € (+0,8 M €Ligan, -0,7 M €Kopan eta +8,8 M €UELn) 
  • Babesleak: +1,3 M € 
  • Retaila: -0,9 M € 
  • Club Athletic: +0,3 M € 
  • Negozio berriek: 0,5 M € 
     

4. ARDATZA: ERRENDIMENDU GORENEKO ANTOLAKETA, KULTURA ETA KUDEAKETA 

11. HORNITZAILEEN FAKTURAK ETA GASTUAK KUDEATZEKO PROZESUA DIGITALIZATZEA. 

12. KONTABILITATE ANALITIKORAKO AURREKONTUA BERREGITURATZEA 

13. KIROL-ARLOKOAK EZ DIREN ARLO KORPORATIBOETAN DATUEN PLATAFORMA EZARTZEA