
Bilbao Athletic eta Basconia, gure harrobia prest
Bilbao Athletic eta Basconia, gure harrobia prest
Senior mailako harrobiko taldeak Lehen eta Bigarren Federazioko denboraldi gogor eta zorrotz baterako prestatzen ari dira
Bilbao Athletic eta Basconia prestatzen hasi dira. Bigarren talde zuri-gorriak uztailaren 9an hasi zituen entrenamenduak, gizonezkoen lehen taldeak bezala. Jokin Aranbarrik bigarren denboraldiz jarraian zuzenduko duen taldeak beste urte gogor bati egingo dio aurre Lehen Federazioan, aurreko denboraldian estatuko futbolaren hirugarren mailan errendimendu aparta izan ostean.
Entrenatzaile gipuzkoarrak zuzentzen dituen futbolarien artean, bi fitxaketak nabarmentzen dira: Eder Garcia eta Manex Gibelalde (Real Sociedad) nabarmentzen dira. Bestalde, Iker Galindok, Arenasetik Basconiarako fitxatutako atezainak, denboraldiaurrea hasi du Bilbao Athleticekin Gastesi eta Santos atezainak lehen taldearekin aritzen ari direlako.
Jokalari zerrenda osoa honako hau da: Oier Gastesi, Mikel Santos, Iker Galindo, Eric Gamen, Jon de Luis, Aimar Duñabeitia, Ander Izagirre, Eneko Ebro, Iker Monreal, Javi Elias, Miguel Barandalla, Xabier Irurita, Johaneko, Javier Sola, Junior Bita, Eder Garcia, Gaizka Alboniga-Menor, Eñaut Lete, Manex Gibelalde, Beñat Garcia, Ibon Sanchez, Elijah Gift, Adrian Perez, Iker Varela, Aingeru Olabarrieta, Peio Huestamendia, Endika Bujan, Ibai Sanz, Jesus Vizcay, Asier Hierro eta Alvaro Marin..
Orain arte, Bilbao Athleticek lagunarteko hauek ditu hitzartuta: Cultural y Deportiva Leonesa (El Soto, Villarcayo, uztailak 23) CD Mirandes (Lezama, hilak 26), SD Eibar (Lezama, abuztuak 1), Barakaldo CF (Sarriena, Leioa, abuztuak 6), SD Tarazona (Tarazona, abuztuak 9), Arenas Club de Getxo (Basarte, Amurrio, abuztuak 13) eta Portugalete (La Florida, Portugalete, abuztuak 17).
Bestalde, gure bigarren filialak, Bittor Llopisen aginduetara, Bigarren Federaziora lortutako igoerak motibaturiko denboraldiari ekingo dio. Izan ere, gure hirugarren taldeak lehen aldiz lehiatuko da Estatuko futbolaren laugarren mailan.
Pablo Iturria (Oberena), Diego Fernández (Santutxu) eta Xabi Gómez (Antiguoko) ditu kide. Gainera, denboraldiaurrea atezain gisa hasiko du Tasio Juanenak (Burlades).
Denboraldiaurreari hasiera emango dion taldea honako hau da: Iker Pagaza, Simón García, Dani Pérez, Oier Unamuno, Danel Belategi, Beñat Larrea, Telmo Zarandona, David Osipov, Alex Carril, Pablo Martínez, Eghosa Nomayo, Adrián Lekuna, Pablo Iturria, David Arredondo, Eneko Ellakuria, Egoitz Hernández, Alain Albizu, Selton Suez, Unax Urzaiz, Diego Fernández, Alain Cobos, Ander Peciña, Manex Lozano, Marcos Goñi, Igor Oyono, Xabi Gómez, Aritz Conde eta Iker Quintero.