Iker Varelaren lagapena CD Mirandesi

Iker Varelaren lagapena CD Mirandesi

Bilbao Athleticen aurrelaria LaLiga Hypermotionen estreinatuko da bigarren taldean maila bikaina eman ondoren

Athletic Clubek eta CD Mirandesek akordioa lortu dute Iker Varela bigarren taldeko aurrelariak denboraldi amaierara arte bertan utzita jokatzeko. Harrobiko jokalariak 22 urte ditu eta LaLiga Hypermotionen estreinatuko da Bilbao Athleticen 67 partida jokatu eta gero.

Varela golarekin oso harreman ona duen hegaleko futbolaria da. 13 sartu ditu bigarren taldearekin, CD Basconiarekin jokatutako azken urtean sartutako berdinak. Barakaldokoa kimu adinean iritsi zen Lezamara, Danok Bat taldetik.