
Sevilla FC eta Rayo Vallecanoren aurkako partidetarako San Mameseko VIP sarrerak
Sevilla FC eta Rayo Vallecanoren aurkako partidetarako San Mameseko VIP sarrerak
Publiko orokorrak LaLigako bi partida hauetarako sarrerak eros ditzake estadioaren erdiko eraztuneko zerbitzu esklusiboez gozatu ahal izateko
San Mames VIP Areako (eraztun nagusia) Katedraleko LaLigako lehen bi jardunaldietarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek asteazken honetatik aurrera eros ditzakete Athletic Clubeko sarreren webgunearen bidez.
Zehazki, salgai daude jada Sevilla FC (abuztuak 17, igandea, 19:30ean) eta Rayo Vallecano (abuztuak 25, astelehena, 19:30ean) taldeen aurkako partidetarako sarrerak.
VIP SARRERAK SEVILLA FC
VIP SARRERAK RAYO VALLECANO
VIP SARREREN WEBGUNERA SARTU
Zer barne hartzen du VIP sarrera batek?
- Estadioaren barruko eserleku pribilegiatua. Aukeratu zure tokia San Mameseko erdiko eraztunaren iparraldeko, ekialdeko edo harmaila nagusiko tribunetan.
- Zerbitzu gastronomiko esklusiboa, gure Michelin izardun chef hautaketarekin: Andra Mari, Azurmendi, Eneko, Boroa, Etxanobe, Garena eta Nerua Guggenheim Bilbao dira partida bakoitzeko jakiak prestatzen dituzten jatetxe bizkaitarrak.
- Sartu San Mameseko erdiko eraztunera partida hasi baino ordu eta erdi lehenago eta irten neukrtea bukatu eta ordu batera. Aurreko eta ondorengo giroa beste modu batean bizi ahal izango dituzu.
- Palkoko erabiltzaileekin, VIP Areako abonatuekin eta VIP sarreren eroalekin egongo zara. Topagune bat sortu dugu esperientzia aparta izan dadin. Arreta pertsonalizatua izango duzu eta erosotasun guztiak izango dituzu.
- Partidako xehetasun guztiak ikusi ahal izango dituzu pantailen bitartez.
San Mames VIP Areako informazio guztia
EZAGUTU GURE VIP ESPERIENTZIAK
Orain, San Mameseko VIP esperientziei esker, inoiz ez bezala gozatu ahal izango duzu futbolaz. Murgildu zaitez Katedralaren magian, sarbide esklusiboarekin, premium erosotasunekin eta jolasaren ikuspegi paregabearekin. Sentitu grina zuri-gorria eta egin partida bakoitza oroitzapen ahaztezin bat. Kontsultatu VIP esperientzia guztiak San Mamesen · San Mames VIP Area.
Aukeratu orain San Mameseko lehen partidetarako aukera gogokoena:
THE LION EXPERIENCE
Bizi ezazu partida inoiz pentsatuko ez zenuen bezala. Esperientzia honek, eraztuneko eserlekurik onenetan partidaz gozatzeko aukera ematen du, zerbitzu gastronomiko esklusiboarekin, bai eta partidaren atarikoan jokalarientzat erreserbatutako guneetara sartzeko, gune mistoan eta prentsa-aretoan partidaren ostekoa bizitzeko eta lehen taldeko jokalari bat aurrez aurre ezagutzeko ere.
LION EXPERIENCE RAYO VALLECANO
PLAYERS VIP ZONE
Gozatu partidaz jokalarien eta talde teknikoaren aulkiaren eta soropilaren ondoan, Players Zone VIPi esker: entrenatzailearen jarraibideak entzun eta partidako jokaldi guztiak eroso ikusiko dituzu eserleku pribilegiatu batetik.
PLAYERS VIP ZONE SEVILLA FC