
Alvaro Marinen salmenta RC Celta taldera
Alvaro Marinen salmenta RC Celta taldera
Athletic Clubek jokalariaren errendimenduaren, etorkizuneko salmenta baten portzentajearen, lehentasunez erosteko eskubidearen eta berrerosteko aukeraren araberako aldagai ekonomikoak gordetzen ditu
Athletic Clubek eta RC Celtak akordioa lortu dute Alvaro Marin aurrelaria Vigoko taldean jokatzeko. Harrobiko futbolariaren banakako arrakastek eragindako diru-sarrerez gain, Ibaiganek etorkizuneko salmenta baten, lehentasunez erosteko eskubidearen eta berrerosteko aukera baten aldagai ekonomikoak gordetzen ditu.
Alvaro Marin (22 urte) aurrelaria, SD Amorebietan (8 gol) eta Helmond Sport nederlandarrean (5 gol) azken bi denboraldietan utzita izandakoa, ez da Bilbao Athleticen estreinatu CD Basconian 51 partida jokatu ondoren. Gazte mailan Lezamara iritsi zen, CA Cirbonerotik.
Erakunde zuri-gorriak eskerrak eman nahi dizkio jokalariari Lezaman egindako ibilbide osoan erakutsitako konpromiso eta arduragatik, eta zorterik onena opa dio, bai etorkizun pertsonalean, bai profesionalean.
Erlazionatutako jokalariak
