Djalo, Al Gharafa SC-ra utzita

Djalo, Al Gharafa SC-ra utzita

Aurrelaria Qatarreko klubera irtengo da denboraldia amaitu arte

Athletic Clubek eta Al Gharafa SCk akordioa lortu dute Alvaro Djalo utzita jokatzeko denboraldia amaitu arte. Qatarreko klubarekin egindako tratuak aurrelariaren gainean derrigorrezkoa ez den erosketa aukera bat barne hartzen du.

Ernesto Valverderen aginduetara 28 partidatan parte hartu zuen Djalok, eta Al Gharafa SC taldean jokatzen du, LaLiga aritutako hiru jokalarirekin batera: Joselu Mato madrildar ohia, Sergio Rico atezaina eta Yacine Brahimi Granadako jokalari ohia, Jamal Hamed euskal futbolariaz gain.