Luis Bilbaoren salmenta RC Celta taldera

Luis Bilbaoren salmenta RC Celta taldera

Athletic Clubek jokalariaren errendimenduaren, etorkizuneko salmenta baten portzentajearen, lehentasunez erosteko eskubidearen eta berrerosteko aukeraren araberako aldagai ekonomikoak gordetzen ditu

Athletic Clubek eta RC Celtak akordioa lortu dute Luis Bilbao hegaleko aurrelaria Vigoko taldera jokatzeko. Harrobiko futbolarien banakako arrakastek eragindako diru-sarrerez gain, Ibaiganek etorkizuneko salmenta baten, lehentasunez erosteko eskubidearen eta berrerosteko aukera baten aldagai ekonomikoak gordetzen ditu.

Luis Bilbaok (22 urte), azken bi denboraldietan Barakaldo CF taldean eta CyD Leonesan utzita izan dena, 46 partida jokatu ditu Bilbao Athleticen (5 gol) eta lehen taldearekin denboraldiaurrea egin zuen. Kimu mailan iritsi zen Lezamara Karabigane taldetik.

Erakunde zuri-gorriak eskerrak eman nahi dizkio jokalariari Lezaman egindako ibilbide osoan erakutsitako konpromiso eta arduragatik, eta zorterik onena opa dio, bai etorkizun pertsonalean, bai profesionalean.