Ostiraleko Bilbao Athletic-SD Eibar partida, ateak itxita

Ostiraleko Bilbao Athletic-SD Eibar partida, ateak itxita

2. zelaiko soropila berroneratzearen ondorioz, partida 3. zelaian jokatu beharko da, eta harmaila horiek ez dutenez behar bezalako segurtasunik espero den eskarirako, ikusleak ezin izango dira sartu

Ostiral honetan (11:00etan) Lezaman Bilbao Athleticek eta SD Eibarrek jokatuko duten lagunartekoa ateak itxita jokatuko da. 2. zelaiko soropila berroneratzeak partida 3. zelaian jokatzera behartzen du, harmaila egokirik gabe eta norgehiagokari begira espero den eskarirako segurtasun egokia ez duen zelaia.

Jokin Aranbarriren gizonen denboraldiaurreko hirugarren partida izango da, CD Mirandesi irabazi eta Cultural y Deportiva Leonesaren aurka galdu ondoren.