
Liverpool FC - Athletic Club partidarako deialdia
Liverpool FC - Athletic Club partidarako deialdia
Ernesto Valverdek 30 jokalari deitu ditu astelehen honetan Anfield zelaian (Liverpoolen), 18:00 eta 21:00etan, jokatuko diren lagunartekoetarako
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak 30 jokalari deitu ditu 2025/26 denboraldiaurreko bosgarren eta seigarren lagunartekoak jokatzeko. Partida Anfield zelaian (Liverpoolen) izango da astelehen honetan, 18:00etatik eta ondoren, 21:00etatik aurrera. Neurketak zuzenean jarraitu ahal izango dira Youtube Athleticen.
Ernesto Valverderen deialdia: Unai Simon, Padilla, Santos, Gorosabel, Vivian, I. Lekue, Yuri, Adama, Duñabeitia, Areso, De Luis, Johaneko, Vesga, O. Sancet, Galarreta, Jauregizar, Unai G., Prados, Rego Vencedor, Canales, Berenguer, Williams, Williams Jr, Robert Navarro, Nico Serrano, Adu Ares, Guruzeta, Maroan eta Izeta.
Erlazionatutako aurkariak

Erlazionatutako partidak
Liverpool FC - Athletic Club

