
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Liverpool FC - Athletic Club
Liverpool FC - Athletic Club


- 2' Ngumoha
- 5' Núñez
- 42' Doak
- 58' Elliott
- Guruzeta 76'
KokapenaAnfield , Liverpool
59.774 pertsona
Athleticek porrot egin du Anfieldeko lehen partidan
Red taldea gehiago izan zen Merseysiden jokatutako hasierako norgehiagokan

Athletic Clubek galdu zuen Liverpoolen aurka jokatutako lehen lagunartekoa, lehoiak baino gehiago izanda. Lehen zatian, etxeko taldea oso eraginkor azaldu zen eta talde zuri-gorria baino gehiago izan zen. Talkak Diogo Jota eta bere anaia hil berriak omentzeko balio izan zuen. Phil Thompson Liverpooleko jokalari ohiak eta Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak lore koroa bana jarri zuten The Kop Anfieldeko iparraldeko harmailaren aurrean.
Lehen minutu gogorrak izan ziren Athleticentzat, etxeko taldeak abantaila hartu baitzuen bi aldiz jarraian. Ngumohak eta Darwin Nuñezek bost minutura jarri zuten aurretik Arne Sloten taldea. Ezbeharrei Pradosen lesioa gehitu zien, ordu laurdena baino lehen Robert Navarrori bere lekua utzi ziona. Gorosabelek, langara egindako jaurtiketa batekin, Ernesto Valverderen mutilen aukera argiena izan zuen. Zuri-gorriak, minutuak igaro ahala, hobeto. Hala ere, lehoien saiakerak ez ziren ondo atera eta Doakek egindako jaurtiketa Liverpoolen hirugarren golean amaitu zen. Talde ingelesak berriro zigortu zuen.
Guruzeta tartea murriztetik oso gertu egon zen aldageletatik bueltan, baina Pecsik aurrelariaren saiakera zapuztu zuen. Elliotek Liverpoolen laugarren gola sartu zuen lehoiak emaitza apaindu nahian ari zirela. Guruzetaren burukadari esker lortu zuten 76. minutuan. Lagunarteko lehen norgehiagokan ez zen gehiagorako astirik izan.
Hamaikakoan

Woodman
Núñez
Mac Allister
Jones
Elliott
Tsimikas
Robertson
Nyoni
Doak
Ngumoha
Stephenson
Ordezkoak
Pécsi
Kone-Doherty
Koumas
Pilling
Danns
Lucky
Laffey
Entrenatzaileak
Arne Slot

Liverpool FC
Hamaikakoan
