
9.000 euroko zehapena kantu iraingarriengatik
9.000 euroko zehapena kantu iraingarriengatik
Espainiako Futbol Federazioko Diziplina Batzordeak beste isun bat jarri dio Athletic Clubi, 2024/25 denboraldiko azken jardunaldian FC Bartzelonaren aurkako partidan behin eta berriz abestu zituzten irain kantuengatik
Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) Diziplina Batzordeak 9.000 euroko zigor berri bat jakinarazi dio Athletic Clubi, 2024/25 LaLigako azken jardunaldiko Athletic Club-FC Barcelona partidan entzundako irainengatik.
Apelazio Batzordeak eta TADek hartutako irizpidearen arabera, 'Puta Barca' bezalako kantak "indarkeria bultzatzen duten gorroto-adierazpentzat hartu behar dira. Ez dira gaitzespenaren adierazpen hutsak, baizik eta, beren literaltasun eta karga semantikoagatik, kritikaren edo kirol-lehiaren eremua gainditzen duten adierazpenak dira, indarkeriara bultzatzen dutenak eta kolektibo jakin batzuk arbuiatzen dituztenak".
Athleticek Klubaren kalterako diren zigor hauek publiko egiten ditu (ohikoak UEFAko Diziplina Batzordearen aldetik eta, kasu honetan, RFEFetik ere), aurrerantzean berriro gerta ez daitezen.
2025/26 denboraldiari begira, Klubak bere helburua orain arte egin duen irmotasun berarekin defendatuko duela gogorarazi nahi du: errespetuak animazioaren oinarrizko printzipioetako bat izan behar du, Athleticen irudia kaltetzen duten edo erakundeari kalte ekonomikoak eragiten dizkioten ekintzak saihestuz.