
Ostegun honetan, lan saioa ateak irekita Lezaman
Ostegun honetan, lan saioa ateak irekita Lezaman
Klubak bere instalazioak ireki ditu zaleek lehoien lan saioaz goza dezaten
2. zelaiko soropila berritzeko lanak burutu ondoren, ostegun honetan, abuztuaren 7an, 10:30ean, lehen taldeak ateak irekita egingo du entrenamendua. Horrela, athleticzaleek zuzenean gozatu ahal izango du lehoien lan saioaz Arsenalen aurkako denboraldiaurreko azken partida jokatuko den astean.
Segurtasun arrazoiengatik eta edukiera kontrolatzeagatik, entrenamendua ikusi nahi duten pertsona guztiek doako sarrera erreserbatu beharko dute Athletic Cluben webgune ofizialean.
SARRERA ERRESERBATU
Erreserba-prozesua aktibo egongo da edukiera bete arte. Zelaira ezin izango da sarrerarik gabe sartuko. Jendea Lezamako tornuen bidez sartu beharko da (lurpeko aparkalekuaren ondotik).
Zelaira 9:45etik aurrera bakarrik sartu ahal izango da. Bazkide-txartelak ez du balio lan saio honetarako. Pertsona bakoitzak lau sarrera hartu ahal izango ditu gehienez.