
Arsenal FCren aurkako lagunartekoa kredentzial digitalekin ikusi ahal izango da
Arsenal FCren aurkako lagunartekoa kredentzial digitalekin ikusi ahal izango da
Denboraldiaurreko azken partida webgunearen bidez ikusi ahal izango da kontu digitaleko kredentzialak sartuz (Bazkideak, Gazte Abonoak, Club Athleticeko kideak edo Athleticzale doako txartela dutenak)
Athletic Cluben denboraldiaurreko azken partida, lehoiak eta Arsenal FC Londresko Emirates Stadiumean (larunbata, 18:00etan) aurrez aurre jarriko dituena, Athletic Cluben webgune ofizialean eta Club Athletic Play atalean ikusi ahal izango da zuzenean.
Partida ikusteko, Klubaren ekosisteman kontu digital bat izatea baino ez da behar, honako gakoekin: Erabiltzailearen Izena (NAN edo Bazkide Kodea) eta gutxienez 8 karaktereko pasahitza). Kontua sortu ondoren, NIRE KONTUA atalean edo webgunearen hasierako orrian sortuko den albiste nagusiko estekara sartuta ikusi ahal izango da partida.
Bazkide, Gazte Abonoa, Club Athletic, Club Athletic Premium eta Athleticzale doako txartelarekin ikusi ahal izango da partida.
Oraindik Athletic ClubEKO ekosistema digitalean konturik ez baduzu, zure Athleticzale doako kontua minutu bakar batean sor dezakezu.