
Orro egin lehoiekin 2025/26 denboraldirako abonuarekin
Orro egin lehoiekin 2025/26 denboraldirako abonuarekin
45 €ren truke, urteko abonu hau eskuratzen dutenek F Ligako 15 partiduez gozatu ahal izango dute, FC Barcelonaren (2. jardunaldia) eta Real Madrilen (7. jardunaldia) aurka San Mamesen jokatuko diren partidak barne
Athletic Clubek urrats berri bat eman du emakumezkoen futbol profesionalaren aldeko apustuan, eta 45 euroan jarri du salgai Athletic Club Emakumezkoena Abonua, 2025/26 denboraldian neskek etxean jokatzen dituzten F Ligako partida guztiez gozatu ahal izateko. Abonuak lehoiek Lezaman eta San Mamesen jokatzen dituzten F Ligako partida guztietarako sarrera barne hartzen du. Izan ere, dagoeneko konfirmatuta daude Katedralean jokatuko diren FC Barcelonaren (2. jardunaldia) eta Real Madrilen (7. jardunaldia) aurkako partidak.
Jarraian, urteko thletic Club Emakumezkoena Abonuaren inguruko informazio guztia biltzen duen gida praktiko bat eskaintzen dizugu:
- Zer da Athletic Club Emakumezkoena Abonua?
Familia athleticzaleari zuzendutako urteko abonua da, Athleticek F Ligan jokatzen dituen 15 partidetan lehoiak animatzeko aukera ematen duena, bai Lezaman, bai San Mamesen.
- Zer prezio dauka eta nola lor dezaket?
Prezioa 45 €-koa da 2025/26 denboraldirako eta interesa duen edonork eros dezake gaurtik aurrera esteka honen bidez:
LORTU ATHLETIC CLUB EMAKUMEZKOENA ABONUA
- Nola sartuko naiz zelaira nire Athletic Club Emakumezkoena Abonuarekin?
Zure abonatu-kredentzialekin kanal esklusibo bat izango duzu, partida bakoitzaren aurretik, lehentasunez libre dagoen eserlekurik onena aukeratu ahal izateko eta zure sarrera (0 € kostuan) erraz eskuratzeko QR kode baten bidez.
- Abonatu txartel fisikoa izango dut?
Abonatuekiko harremana erabat digitala izango da, txartel fisikorik gabe. Abonua eskuratzean, email bat jasoko duzu zure datuak eta kredentzial pertsonalak ezartzeko.
- Emakumezkoen Abonua beste pertsona bati utzi diezaioket?
Abonatutako pertsonak partida bakoitzerako lortzen dituen sarrerak transferigarriak dira, hau da, hirugarren pertsona bat sartu ahal izango da sarrera horiekin, baina Emakumezkoen Abonua, berez, pertsonala eta besterenezina da.
- Noiz eta ze partida jokatuko dituzte neskek San Mamesen?
Bi partida daude konfirmatuta San Mamesen 2025/26 denboraldiko F Ligako lehen itzulirako:
- FC Barcelona: 2. jardunaldia (2025/09/07ko astebururako iragarrita, ordutegia zehazteke).
- Real Madrid: 7. jardunaldia (2025/10/12ko astebururako iragarria, ordutegia zehazteke).
- Ze beste partida jokatuko ditu Emakumezkoen lehen taldeak etxean?
Hauek dira zure Emakumezkoen Abonuarekin ikusi ahal izango duzun beste 13 partidak:
- UD Tenerife (1. jardunaldia)
- Sevilla FC (5. jardunaldia)
- DUX Logroño (9. jardunaldia)
- SD Eibar (10. jardunaldia)
- Levante UD (13. jardunaldia)
- FC Badalona Women (15. jardunaldia)
- RCD Espanyol (18. jardunaldia)
- Real Sociedad (20. jardunaldia)
- Madrid CFF (22. jardunaldia)
- Atlético de Madrid (24. jardunaldia)
- Granada CF (26. jardunaldia)
- Deportivo Abanca (28. jardunaldia)
- Alhama CF (30 jardunaldia)
- Bazkideak eta Club Athleticeko kideak orain arte bezala sartu ahal izango dira etxeko partidetara?
Bai, bazkideak eta Club Athleticeko kideak orain arte bezala sartu ahal izango dira etxeko partidetara.