2025/26 denboraldirako Athletic Cluben dortsalak

2025/26 denboraldirako Athletic Cluben dortsalak

Athletic Clubeko jokalariek finkatuta dituzte jada denboraldi honetako kamisetetan izango dituzten zenbakiak

2025/26 denboraldiko lehen partida ofizialerako egun gutxi falta direnean, Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldeko jokalariek dagoeneko erabakita dituzte kamisetetan jantziko dituzten dortsalak (denboraldian zehar egin daitezkeen aldaketei lotuta).

Berritasunen artean, Gorka Guruzetak 11. zenbakia hartu du, Alvaro Djalok libre utzitakoa Qatarrera lagapenean joan ostean, eta Jauregizarrek Oscar de Marcosen lekukoa hartuko du 18 zenbakiarekin. Jesus Areso eta Robert Navarro fitxaketa berriek 12a eta 23a eramango dituzte soinean, hurrenez hurren.

Adama Boirok lehen taldeko fitxa izan eta 19. zenbakia hartuko du. Bestalde, Alex Padilla, Unai Vencedor, Adu Ares, Nico Serrano eta Urko Izeta, Pumas, Real Zaragoza, Real Sporting eta CD Mirandesetik utzita itzuli direnak, 27a, 13a, 14a, 22a eta 25a izango dituzte bizkarrean, hurrenez hurren.

Lehen taldeko gainerako kideek aurreko denboraldiko dortsalak mantendu dituzte. Kontsultatu zenbaki guztiak hemen.
 

Bilbao Athleticeko jokalariak

Athletic Clubek orain arte Bilbao Athleticeko lau jokalari inskribatu ditu LaLigako 2025/26 denboraldian Lehen Mailan jokatu ahal izateko. Lehoikumeek bigarren taldeko fitxa izango dute, eta honako dortsal hauek izango dituzte: Mikel Santos (26), Peio Canales (28), Alejandro Rego (30) eta Jon De Luis (34).